lunes, 18 de abril de 2016

My Maps

Oraingo hontan, mapa bat sortu behar izan dugu guk nahi dugun herri edo hirian. Nik nire herria hautatu dut, hau da, Elorrio. Googlek edozeini eskeintzen dion My Maps izeneko softawareari esker sortu dut nire mapa. Bertan areak, ibilbideak eta puntu desberdinak txertatu ahal izan ditut.

Mapan hiru ibilbide jarri ditut, bat kotxerako, beste bat bizikletarako eta azkenik oinezkoendako.
Kotxeko ibilbideak Mendraka izeneko auzora nola joaten den azaltzen du. Bizikletan joateko ibilbideak herriko plazatik hasita San Agustin auzora doan bidea azaltzen du. Eta oinezko ibilbideak paseotxo txiki bat adierazten du Angioko erreka txikien inguruetatik, paseotxo honen iraupena ordu batekoa izango zen gutxi gora-behera. 

Bost area ere markatu ditut. Bertan Elorriko industrialdea, Udal igerilekuak, Elizaldeko futbol zelaia, rugby zelaia, Elorrioko institutua eta Eroski empresako zentrala daude seinalatuta.

Hainbat puntu interesgarri ere seinalatu ditut, 15 hain zuzen ere: San Agustineko eta herriko elizak, Argiñetako nekropolia, kanpo santua, Arriola antzokia, bi umeen parke, Narru jatetxea, Guria jatetxea, kotxeendako parkin bat, jateko parke bat, eroski supermerkatua, herriko anbulatorioa, gasolindegia eta herriko Iturri kultur etxea.


Hemen daukazue nire herriko mapa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario