lunes, 18 de abril de 2016

My Maps

Oraingo hontan, mapa bat sortu behar izan dugu guk nahi dugun herri edo hirian. Nik nire herria hautatu dut, hau da, Elorrio. Googlek edozeini eskeintzen dion My Maps izeneko softawareari esker sortu dut nire mapa. Bertan areak, ibilbideak eta puntu desberdinak txertatu ahal izan ditut.

Mapan hiru ibilbide jarri ditut, bat kotxerako, beste bat bizikletarako eta azkenik oinezkoendako.
Kotxeko ibilbideak Mendraka izeneko auzora nola joaten den azaltzen du. Bizikletan joateko ibilbideak herriko plazatik hasita San Agustin auzora doan bidea azaltzen du. Eta oinezko ibilbideak paseotxo txiki bat adierazten du Angioko erreka txikien inguruetatik, paseotxo honen iraupena ordu batekoa izango zen gutxi gora-behera. 

Bost area ere markatu ditut. Bertan Elorriko industrialdea, Udal igerilekuak, Elizaldeko futbol zelaia, rugby zelaia, Elorrioko institutua eta Eroski empresako zentrala daude seinalatuta.

Hainbat puntu interesgarri ere seinalatu ditut, 15 hain zuzen ere: San Agustineko eta herriko elizak, Argiñetako nekropolia, kanpo santua, Arriola antzokia, bi umeen parke, Narru jatetxea, Guria jatetxea, kotxeendako parkin bat, jateko parke bat, eroski supermerkatua, herriko anbulatorioa, gasolindegia eta herriko Iturri kultur etxea.


Hemen daukazue nire herriko mapa:

Aurkezpenak

IKT gelan azken astean eta aste santuko oporren aurreko astean ere, zientzia.eus orrialdetik hautatutako gaien inguruko aurkezpenak egiten aritu gara.

ENERGIA XURGATZEKO GAITASUN HANDIAGOA DUTEN NANOALDATUTAKO LANSAREAK SORTU DITUZTE

 

Landareen kloroplastoei nanomaterialak erantsiz, energia xurgatzeko landareek duten gaitasuna handitzea lortu du Massachussettseko Teknologia Institutuko (MIT) ikertzaile talde batek. Eraldatutako landareek %30 energia gehiago xurgatzen dute.

 Landareen kloroplastoetan sartu behar zituzten nanopartikulak, landareetatik erauzitako kloroplastoek denbora tarte mugatu batean gordetzen dute fotosintesia egiten segitzeko gaitasuna.
Orduan, isolatutako kloroplastoen iraupena luzatu ahal izateko, LEEP izeneko teknika batez, zerio oxido nanopartikulak (nanozeriak) txertatu zizkieten. Molekula barruan nanozeriek antioxidatzaile gisa jokatzen dutenez, kloroplastoak ez hondatzea lortu zuten.

Ikerketaren hurrengo fasean, karbonozko nanohodi erdieroaleak erantsi zizkieten kloroplastoei. Hau eginez, fotosintesiaren elektroi-fluxua %30 handitu zuten.
Ikerketzaileek Arabidopsis thaliana espezieko landarea erabili zuten esperimentua egiteko.

MITeko ikertzaileen ustez, egindako lanek landare-nanobionika izeneko ikerketa-alor berri bat zabaldu dute. Michael Strano eta Juan Pablo Giraldo zientzialariaren ustez, nanoaldatutako landareak ingurugiroaren kutsadura gutxitzeko erabil daitezke.







Presentazioa ikusteko sartu zaitez hurrengo link-ean:


Aurkezpenen hausnarketa:

Ikaskideek egindako aurkezpenak orokorrean oso interesgarriak iruditu zaizkit. Gehienbat zientzia eta teknologia nahasten zituzten gaiek, eta horrek asko erakarri nau adi- adi egoteko. Klasean gutxi izaterakoan, nik uste dut ez garela asko lotsatu aurkezpenak egiterakoan. Nire kasuan behintzat hasieran lotsa senitut dut, baina gero gustura eta askatasun osoz sentitu naiz dena ondo azaltzeko. Ideaia eta ariketa egokia iruditu zait aurkezpenak egitea power-pointa lantzeko,  horrela bide batez jende aurrean hitz egitea landu dugulako.

Scratch



Scratchcat.svgScratch informatika-aplikazio bat da MITek (Masatsuzeteko Teknologia institutuak) sortua. Aplikazio hau haurrentzako zein helduentzako jokoak sortzeko erabili ahal da. Internetetik dohainik deskarga dezakezue eta deskargatu online probatzeko aukera ere badago.
Geuk praktikatzeko hainbat ariketa egin ondoren, bakoitzak "El juego mas dificil del mundo" jokoan inspiratuta dagoen joko bat sortu behar izan dugu.

Neuk sortutako jokoan fitxa urdin bat area morera(helmugara) eramatea da. Bertan hainbat oztopo agertzen dira mugitzen diren pelota gorri batzuekin sortuak. Pelota gorri bat edo ibilbideko horma ikutuz gero hasierarako posiziora itzultzen da fitxa urdina eta bizitza bat galtzen da. Guztira hamar bizitza daude eta denak galtzerakoan jokoa berriz hasten da. Ibilbidean zehar pelota hori batzuk ere batu behar dira, hiru dira, eta honek puntuak geihtzea eragiten du. Helmugara iristerakoan derrigorrezkoa da hiru pelotak izatea. Eta heltzeran jokoa amaitzen da.


Scratch programa probatzeko link honetan sartu zaitezte:
https://scratch.mit.edu/projects/editor/?tip_bar=getStarted