lunes, 18 de abril de 2016

Aurkezpenak

IKT gelan azken astean eta aste santuko oporren aurreko astean ere, zientzia.eus orrialdetik hautatutako gaien inguruko aurkezpenak egiten aritu gara.

ENERGIA XURGATZEKO GAITASUN HANDIAGOA DUTEN NANOALDATUTAKO LANSAREAK SORTU DITUZTE

 

Landareen kloroplastoei nanomaterialak erantsiz, energia xurgatzeko landareek duten gaitasuna handitzea lortu du Massachussettseko Teknologia Institutuko (MIT) ikertzaile talde batek. Eraldatutako landareek %30 energia gehiago xurgatzen dute.

 Landareen kloroplastoetan sartu behar zituzten nanopartikulak, landareetatik erauzitako kloroplastoek denbora tarte mugatu batean gordetzen dute fotosintesia egiten segitzeko gaitasuna.
Orduan, isolatutako kloroplastoen iraupena luzatu ahal izateko, LEEP izeneko teknika batez, zerio oxido nanopartikulak (nanozeriak) txertatu zizkieten. Molekula barruan nanozeriek antioxidatzaile gisa jokatzen dutenez, kloroplastoak ez hondatzea lortu zuten.

Ikerketaren hurrengo fasean, karbonozko nanohodi erdieroaleak erantsi zizkieten kloroplastoei. Hau eginez, fotosintesiaren elektroi-fluxua %30 handitu zuten.
Ikerketzaileek Arabidopsis thaliana espezieko landarea erabili zuten esperimentua egiteko.

MITeko ikertzaileen ustez, egindako lanek landare-nanobionika izeneko ikerketa-alor berri bat zabaldu dute. Michael Strano eta Juan Pablo Giraldo zientzialariaren ustez, nanoaldatutako landareak ingurugiroaren kutsadura gutxitzeko erabil daitezke.







Presentazioa ikusteko sartu zaitez hurrengo link-ean:


Aurkezpenen hausnarketa:

Ikaskideek egindako aurkezpenak orokorrean oso interesgarriak iruditu zaizkit. Gehienbat zientzia eta teknologia nahasten zituzten gaiek, eta horrek asko erakarri nau adi- adi egoteko. Klasean gutxi izaterakoan, nik uste dut ez garela asko lotsatu aurkezpenak egiterakoan. Nire kasuan behintzat hasieran lotsa senitut dut, baina gero gustura eta askatasun osoz sentitu naiz dena ondo azaltzeko. Ideaia eta ariketa egokia iruditu zait aurkezpenak egitea power-pointa lantzeko,  horrela bide batez jende aurrean hitz egitea landu dugulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario