miércoles, 13 de enero de 2016

Anskari pailasoa

Anskari pailasoak orain dela hamabi urte, mundutik zehar umeen ametsak biltzen ibiltzea erabaki zuen. Anskari paiolasoaren atzean 46 urteko kaluniar bat dago. Lau urte zituenetik argi eduki izan du beti pailasoa bihurtu nahi zuela eta gainontzekoiei momentu poz bat ematea. 

2003an munduko herrialde pobreenetako umeen eskoletara joatea erabki zuen. Bere maleta, txapel eta praka koloretsuetik eta sudur gorriarekin hainbat umeeren algarak sortzen ditu eta momentu batez haien haurtzaro gogorra ahaztea eragiten die.

Jada India, Nepal, Cuba, Burkina Faso, Sahara, Israel, Palestina, Irak, Argentina eta Malin egon da. Bidaia guztietan umeei haien ametsak margozteko eskatzen die eta ondoren ametsak batu eta Kataluinara itzultzean bertako eskoletara joaten da marrazkiak erakustera eta bere esperientziak kontatzera. 

Askotan umeen marrazkiek txunditu egiten dute. Behin Burkina fasoko ume batek militar bat ume bat tirokatzen margoztu zuen eta beste behin ume batek hil nahi zuela esan zion. Ume horrek Anskarirekin hitz egin ondoren  Cristiano Ronaldo bezelkaoa izan nahi zuela esan zuen.
Kataluniako umeei behin da berriz errepikatzen die izugarrizko suertea edoki dutela herrialde horretan jaiotzen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario